HARRY POTTER ETA SORGIN-HARRIA


Autorea: J.K. Rowling

Generoa: Fikzioa eta Literatura / Eleberriak

Argitalpen urtea: 1997

Hizkuntza: Euskara

                                                                                                                    Resultado de imagen de harry potter y la piedra filosofal euskera
Laburpena:

            Harry Potter mutiko famatu bat da, bere gurasoengatik. Bere gurasoak hil zirenez, bere osaba-izeba eta bere lehengusu Dudley-kin biziko da, baina etxe horretan inork ez du Harry maite. Bere izeba eta Harryren ama, ez ziren oso ondo eramaten eta horren ondorioz, Harryri kalte egingo dio. Harry Potterren egun guztiak berdintsuak dira, baina egun batean gutun bat helduko zaio, Hogwarts eskolan onartuko dutela jakinaraziko diote. Momentu horretatik Harryren bizitzak bira handi bat emango du. Eskola hartan benetako lagunak egingo ditu eta magia egiten ikasiko du. 
Zer gertatuko zaio Harry Potterri Hogwartsen?


Iritzia:

            Esan liteke, liburu hau oso ondo dagoela, nahiz eta ez den oso erreza irakurtzeko beste liburu batzuen bezala. Datu asko ematen du, eta horrela, liburua hobeto uler daiteke. Hitz bereziak eta bitxiak ez balira, eta laburragoa balitz, haurrek irakur lezakete. Horregatik, nerabeentzako liburu gomendagarria da.

Iruzkinak