HARRY POTTER ETA SORGIN HARRIA

Harry Potter eta sorgin harria bilaketarekin bat datozen irudiak
Izenburua: Harry Potter eta sorgin harria                              
Egilea: J.K. Rowling
Argitaletxea: Elkarlanean S.L.
Ilustratzailea: Dolores Avendaño
Argitalpen data: 1997(e)ko ekainaren 26




LABURPENA: 

Harry Potterren gurasoak hil egiten dira eta horren ondorioz bere lehengusuen etxera joango da bizitzera.
Harryk 11 urte dituela gutun bat heltzen zaio baina bere lehengusuak maltzurrak direnez ez diote gutuna irakurtzen utziko. Halere, bere urtebetetze egunean gizon erraldoi bat sartuko da beraien etxera eta gutuna emango dio. Gutunean Hogwarts eskolara joateko gonbidapena agertzen da. Hogwarts azti eskola da; Harry aztia baita baina bere lehengusuek ez diote aztia dela esan.

Harryk azti eskolara joatea onartuko du eta eskolan sekulako pasarteak igarotzen dira; bere lagun berriekin eskolara joateko  gauza pilo bat erosten dituzte:Makila magikoa, hontza...

Horrez gain, eskola hastean, bankuko 713. ganbarara joango dira eta Hagridek Harryrekin ez du hitz egin nahi. Pakete misteriotsu bat aurkituko du Harry Howarts-era trenean doanean Ronald Wesley ezagutuko du, eta biak Gryffindor etxe berean geldituko dira, txapela aukeratu ondoren. 
Eskolan sartu, Troll bat joko dute eta orduan Hermione Granger ezagutuko duteç¡0. 
Zer gertatuko da Harry eskolan egonda?


IRITZIA:

Harry Potterreko liburuak nahiz eta orri asko izan, oso erraz irakurtzen da, letra ez delako handia eta gainera kapitulu bat irakurtzen duzunean jakin mina sartzen zaizu eta beste kapitulu bat irakurtzen duzu eta horrela joaten zara liburu dena irakurri arte.

Iruzkinak