Izenburua:Harry Potter eta suaren kaliza
Egilea:J.K. Rowling
Argitaletxea:Bloomsbury Publishing
lustratzailea:Giles Greenfield eta Mary GrandPré
Publikatze data:2000ko uztailaren 8an
LABURPENA:
Harry Potter nobelaren liburu honetan aztien eskolan pasatutako pasarteak kontatzen ditu, baina garrantzitsuena eta nabarmenena eskolan egingo diren jolas batzuk dira. Jolas horietan adin zehatz batetik aurrera bakarrik hartu ahal dute parte, eta Harry ez da nahiko nagusia. Jolasetan sartu ahal izateko kaliz batean orri bat Parte hartzailearen izenarekin sartu beharko du, baina kaliza sorgindua egongo da tranparik ez egiteko. Baina aukeratuen artean Harry azalduko da eta Harryk ez du bere orria sartuko eta denak bere kontra jarriko dira. Azkenean lasaitu egingo dira denak.Irabaziko ahal ditu jolas gogor horiek? Eta asmatuko ahal du nork idatzi zuen bere izena kalizean?
IRITZIA:
Liburua asko gustatu zait Harry Potter asko gustatzen zaidalako; liburu magikoak asko gustatzen zaizkit eta Harry Potter izugarri gustatzen zait. Horrez gain liburu oso interesgarria da eta liburu guztian zehar jakin-mina duzu nor den txarra edo zer gertatuko den gero. Gainera nahiko erraz irakurtzen da liburua, nahiz eta nahiko potoloa izan. Liburua oso aproposa iruditzen zait mundu guztiarentzat, horregatik mundu guztiari proposatzen diot irakurtzea, oso polita delako.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina