Isurkariak... gora!


ISURKARIEK, ZERGATIK EGITEN DUTE GORA?

1. Helburua. Zer jakin nahi dut?
Likidoak ontzi desberdinetan jarrita, eta oihal/paper baten bidez konektatuz gero, zergatik nahasten diren jakin nahi dugu.

2. Zer behar dut ikerketa egiteko? Materialak eta metodoa.

Materiala: Prozedura:

  • Ura * Ontzietan ura bota.
  • Koloratzaileak * Ontzi bakoitzean koloratzaile bateko tantak bota.
  • Kristalezko ontziak *Ontziak iragaz paperarekin konektatu
  • Iragaz papera

3. Zer gertatu da? Behaketa eta datu-bilketa



4. Ikasitakoa baliagarria izan al da? Atera ondorioak!
Isurkariek, hau da likidoek, kapilaritatea deitzen den berezko ezaugarri bat dute. Kapilaritatea isurkaria igarobide estu batean (hodi bat, oihal baten zuntzak…) egiten duen igoaldia edo jaitsaldia da.
Noiz egingo du gorantz? Likidoaren molekulen arteko indarra likidoaren atxikidura-indarra (likido eta hodiaren arteko molekulen arteko indarra) baino txikiagoa denean. Gorantz joango da puntura arte, hau da, grabitatearen indarraren kontra energiarik gastatu behar ez duen bitartean. Energoia erabili behar duenean, orduan, beherantz joango da.
Zer gertatuko da likidoaren molekulen arteko indarra likidoaren atxikidura-indarra baino handiagoa denean, likidoak beherantz egingo du.
kapilaritatea bilaketarekin bat datozen irudiak


Esperimentuan ura erabili dugu eta gorantz egingo du likidoaren molekulen arteko indarra likidoaren atxikidura-indarra baino txikiagoa delako. Ura erabili beharrean, merkudioa adibidez erabiliz ez genuke berdina lortuko.

Non gertatzen da honelako fenomenoa? Egunero landareek ura xurgatzen dute sustraietatik eta zurtoinetik gora doa, materiaren kapilaritateari esker.





5. Gehiago jakiteko

Landareen kapilaritatearen inguruan gehiago jakiteko: https://www.youtube.com/watch?v=hm394aPQPPc

Zergatik gertatzen da kaliparitatea? https://www.youtube.com/watch?v=3rNyJpfxMIE


Hemendik aurrera galleta bat esnean bustitzerakoan...gogoratu.....kapilaritatea martxan dago!

Iruzkinak