NIRE LAGUNEN GEZURRAK
Idazlea: Joxemari Iturralde
Argitaletxea: Erein
Argitaratze data: 2014an
Liburuko kontakizuna ikastola bateko gela baten hasten da, baina ez edozein gelatan gezurteroen gelan baizik. Egunero berdina gertatzen da, gelako ikasleek gezurrak esaten baitituzte: etxeko lanak ez dituztelako egin, gezur bat esaten dute; gelara berandu heltzen badira, gezur bat esaten dute; ikastolan zerbait gertatu bada ere, beste gezur bat asmatzen dute... eta horrela etengabe. Kontuz ibili behar da norekin elkartzen zaren. Behin irteera batean, jaten zebiltzan bitartean, Gomaxek kaleko usoak bere motxilan sartu eta museora joatean sarrerakoak galdetuko dio ea zergatik mugitzen den horrenbeste bere motxila eta ezetz asmatu Gomaxek zer esan dion?
Baina gela honetan ez pentsa denak libratzen direnik, badira gezur batzuk hasieran sinistu egiten direnak eta gero jakiten direnak. Kontuz ibili behar da irakasleekin errudunen bila ibiltzen baitira eta ez zaie ezertxo ere gainetik pasatzen. Zer nolako xelebrekeriak egingo dituzte gela honetako ikasleek?
Iritzia:
Oso liburu polita dela iruditzen zait ez dela gezurrik esan behar erakusten dizulako eta gainera beti ez zarela libratuko. Gehien bat erakusten dizuna da gauzak bere momenturako egin behar direla eta ez direla tranpak egin behar.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina