Idazlea: Toti Martinez de Lezea
Argitaletxea: Erein
Irudiak: Juan Luis Landa
Data: 2013eko otsailean
Liburu honetan uda da, eta Nur egunero bere amonaren etxera joango da. Udako egun batean bere amonaren etxera doala, irlandar gnomo batekin topo egingo du sukaldean, hortik aurrera gnomoaren oso lagun ona egiten da, eta inoiz ez du etxera joan nahi, berekin jolastu nahi duelako. Orduan egun baten amonaren etxean lo egitera geratu eta bere laguna, hau da, irlandar gnomoak, berak egindako etxea erakutsiko dio, eta Nur oso handia zenez hara sartzeko magia egin eta Nur txikitu egingo da. Amaitzeko hasieran gnomoak esango duen bezala, itsasontzi handi baten etorri eta berriro ere bere bizilekura joan behar denez kamioi baten sartu beharko da eta gero portu batean itsasontzia hartu beharko du etxera itzultzeko, Nurrek bere lagunari kimioira sartzea lagun nahi dio, baina inork jakin gabe.
Nola lortuko du Nurrek ere lagunari laguntzea inork jakin gabe? Bera bakarrik joan izango ahal da?
Liburu hau oso ondo dago, alde batetik, dibertigarria delako, eta irakurtzen joan ahala ez duzulako irakurtzen amaitu nahi, eta ikasteko liburu on bat dela esango nuke. Nagusientzako liburu bat ez da, baina irakurriz gero eroso irakurriko luketela uste dut.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina