Nurren laburpena

Izenburua: NUR eta oihan misteriotsuaResultado de imagen de nur 2 liburua
Idazlea: Toti Martínec de Lezea
Itzultzailea: Ros eta testu zerbitzua
Argitaletxea: Erein
Argitalpen data: 2009



Nur eta bere lagunak baso misteriotsu batean pasatzen dute gaua, Aritz nagusia laguntzen dutela kanpin denda bat jarriko dute bertan.

Zakuetan sartu dira lo egiten baina Aritzek ipuinak kontatuko ditu eta lo egin ezinean ibili dira gau guztian. Azkenean Nur altxatu eta paseatzera joan da, bere txakurrarekin eta basoan Basajaunekin eta animalia magiko guztiekin  oso ondo pasako dute jolasean. Oso ondo pasatuko dute eta gero bere kanpin-dendara bueltatzeko ezin bueltatu galduta ibiliko dira.

Eskerrak Nurrek bere txakurra eraman duen bidea gogoratzeko, bere txakurrari esker kanpin-denda aurkituko dute. Nurrek eta bere lagunek badute beste zeregin bat betetzeko goiza agertzen denean, aurkitu duten maparekin  altxor bat aurkitzea, oso baliotsua baita.

Altxorra aurkitzera doazenean mapak txabola batera eramaten ditu, bertan katu txiki pila bat aurkituko dituzte eta beraiekin entretenitzen dira.

Katuekin denbora asko egon bitartean azkenean Nur ohartuko da mapako altxorra aurkitu behar dutela eta bere lagun guztiei abisatzen die eta altxorraren bila jarraituko dute.

IRITZIA


Niri Nurren liburua oso polita iruditu zait. Bere familiakoen arteko harremana “irudikatzen” duelako  eta hori oso ondo iruditzen zait. Familiakoen artean ondo konpondu behar garelako.

Iruzkinak