Printze txikia

      
Izenburua:   Printze txikia
printze txikia liburua portada bilaketarekin bat datozen irudiakIdazlea: ANTOINE DE SAINT-EXUPÉRY                                     
Itzultzailea: PATXI ZUBIZARRETA
Argitaletxea: Elkar
Argitaratu den eguna: 2016an                                                                       







Liburu honetan gauza asko gertatzen dira baina dena gizon batekin hasten da. Gizon horri asko gustatzen zaio bidaiatzea eta egun batean matxura bat edukiko du basamortua. Denbora apur baten ostean ume bat ikusiko du eta gizonari arkume bat marrazteko eskatuko dio; arkume asko marraztu ostean umeak bat  aukeratu eta horrela ezagutuko du gizonak Printze txikia.
Printze txikia planeta oso txiki batean biziko da; hain txikia da egun batean hirurogeita zazpi egunsenti ikusiko dituela aulkia apurtxo bat mugituz. Egunero bere planetatxoan baobab bat hasiko da eta beti kendu behar izango ditu. Planetak hiru sumendi ditu, bi piztuta eta bat itzalik baina hirurei kendu behar die kedarra. Piztutako bi sumendiak janaria berotzeko erabiliko ditu. Lore batzuk ere badaude, baina egun batean lore berezi bat helduko da bere planetara eta Printze txikia eta lorea maitemindu egingo dira. 
Egun batzuk geroago Printze txikia lorearekin haserretu eta planetatik joango da. Zer gertatuko da Printze txikiarekin?

IRITZIA

Niri asko gustatu zait, irakurtzean gauza gehienak kostata ulertu arren. Detaile asko ditu eta liluragarria da. Marrazkiak ere oso politak dira modu berezian margotuak, asko erakartzen du, amaiera zelan bukatuko den jakiteko eta ez da zuk espero duzun modukoa. Oso desberdina da beste liburu batzuekin konparatuta eta horregatik gustatu zait.

Iruzkinak