Tunelaz Bestaldean









Izenburua: Tunelaz bestaldean
Idazlea: Joxerra Garzia Garmendia
Argitaletxea: Sm
Argitalpen data: 1999









Martinek bizitza arrunta eta nahiko aspergarria du. Uda aspertuta pasatzen du, ez daki zer gertatzen zaien bere izeba eta aitari, ez dira lehen bezala portatzen. Momentu honetan ama urruti dauka Martinek eta aspertuta egoten da uda osoan, baina lagunekin hondartzara joaten den momentuetan, musikari berezi bat ikusten du hara joaten den bakoitzean eta ez daki aukeratzen zer txanpon bota gitarra-joleari. Martineri eta beste lagun batzuei arraroa egiten zaie gitarra-jolea kantu bat jotzen ari denean, kantua segituan aldatzeko jarrera duela, Pelago, Pelago, Pelago edo horrelako zerbait kantatzen duela ulertzen dio Martinek. Martin eta bere lagunei zirrara izugarria ematen die “pelago” delako hitz horrek. Ze hizkuntzatan ote da kanta hori? Zergatik aldatzen du abestiz gitarra-joleak, Martin eta bere lagunak bere ondotik pasatzen direnean?

Nire ustez oso liburu entretenigarria da, baina batzuetan kapituluak oso laburrak iruditu zaizkit. Hasieran ez da azaltzen nor den protagonista, geroxeago agertzen da. Oso ondo ulertzen da esaldi batzuen esanahia, baina esaldi batzuk ez dira oso politak.

Iruzkinak