Danny munduko txapelduna

Egilea: Roald Dahl 
Ilustratzailea: Quentin Blake
Argitaletxea: Alfaguara
Argitapen data: 1975
Orrialde kopurua: 224



Laburpena: 

Danny, Ingalaterrako mutilik zoriontsuenetariko bat zen, eta ez diru askoko familia batean jaioa zelako, guztiz kontrakoa; familia pobre batean jaioa zen eta gainera, bera jaiotzean, bere ama hil zen, baina bere ustetan, munduko aitarik zoragarriena zuen, eta ez zuen munduko ezergatik aldatuko, ezta diru mordo batengatik ere.

Baina egun batean, bere aitak, aspalditik isilpean zeukan sekretu bat kontatuko dio Dannyri, eta bere bizia arriskuan jarriko du…

Sekretu hori, aitak aspalditik egiten zuen zerbaiti buruzkoa da, eta oso arriskutsua denez, Aitak, Dannyren laguntza beharko du kirol hura ondo irten dadin.



Iritzia:

Niri asko gustatu zait liburua, izan ere, denbora guztian, zerbait pasatzen ari dela ematen du, nahiz eta horrela ez izan, eta efektu hori, gertatutakoa asko zehaztuz lortzen da, baina aldi berean ez zaitu aspertzen.

Hasteko, aita eta semearen bizitzari buruzko historia izango dela ematen du, baina aitak sekretua bere semeari kontatu ostean, historia guztiz aldatzen da, eta oso interesgarri bilakatzen da.

Gainera, batzuetan kapitulua oso tenso bukatu izan da, eta hurrengoa irakurtzeko gogo handia pizten zait. Baina nahiz eta kapitulua horrela bukatu, hurrengoan, agian, kontrako beste gai bati buruz hitz egiten du, eta horrek, urduritasuna iraunarazten du.

Iruzkinak