Ia 130 urte darama Irizar enpresak autobusak egiten eta orain apustu egin du aurrera begira: datorren autobusa elektrikoa izango da eta teknologia propioarekin garatutakoa.
Irizar enpresak 2014. urtetik e-mobility izeneko fabrika bat dauka, Adunan (Gipuzkoa), soilik ibilgailu elektrikoak fabrikatzen dituztenak. Europako lehen fabrika da soilik elektrikoak diren ibilgailuetara dedikatzen dena. Autobusez gain, zaborra biltzeko kamioiak ere egiten dituzte.
Le trama izeneko autobusak sortu dituzte, guztiz elektrikoak bateriarekin eta motorrarekin. Tranbia baten itxura dute, barruan leku gehiago izateko. Erretrobisoreak izan beharrean kamerak ditu. 16 ordu irauten duen bateria dauka eta gauez kargatu behar da. Beste autobus batzuk beti ibilbide berdina egingo dutenez, kaletik jarriko dituzte kargatzeko puntuak.
Gaur egun Europako 17 hiritan daude Adunan sortutako autobusak. Adibidez, Frantziako Amians hirian 43 autobus dituzte eta Baionan (Lapurdi) 15 autobus elektriko daude.
Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen bideoa: https://zientzia.eus/zientzia-tb/datorren-autobusa/
Informazio iturria: zientzia.eus
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina