Gasteizko Udalak eta Euskaltzaindiak euskararen erabilera bultzatuko dute
Gasteizko alkateak, Gorka Urtaranek, eta Euskaltzaindiko euskaltzainburuak, Andres Urrutiak, 1996tik urtero adostu duten hitzarmena berritu dute astelehen honetan Arabako hiriburuan euskararen erabilera bultzatzeko.
Alkatearen esanetan, udal gobernua hizkuntzarekin “konprometituta” dago, eta Gasteiz, “Euskadiko hiriburua denez, euskararen hiriburua izan behar da”. “Herritarren hizkuntza-eskubideak betetzen direla bermatu, eta euskara, gure altxor nagusietako bat, kaleetan gero eta gehiago entzuteko lan egin behar dugu”, adierazi du Urtaranek.
Euskaltzainburuak, bere aldetik, adierazi duenez, akordioak Arabako hiriburuan nahiz lurralde osoan euskara eta euskal kultura bultzatzeko balioko du, eta arreta berezia jarriko dio toponimiari eta euskararen erabilerari aisialdian.
Autora:Etb
NIRE HITZAK Ikuzi:Garbitu
NIRE HITZAK Ikuzi:Garbitu
Ikusi:Begiekin egiten dugun ekintza
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina