Margaret E.Knight


Margaret Ethridge Knight, York hirian jaio zen 1838ko otsailaren 14an eta 1914ko urriaren 12an hil zen. “Paperezko zorroen erregina” ezizenez ezaguna zen, eta beraz, XIX.mendeko emakume asmatzailerik ezagunena zen. 

12 urte bete zituenean eskola utzi eta kotoi errota batean lanean hasi zen 1856. urtera arte. 1868. urtean, papera tolesteko eta itsasteko makina asmatu zuen eta hau izan zen asmakizunik famatuena. Honen emaitza, gaur egun erosketetarako erabiltzen diren paperezko poltsen azpialdean dagoen materiala da.

Margaretek bere paperezko makina egurrez egin zuen baina patentatu ahal izateko, burdinazkoa izan behar zen. Charles Annanek gailuaren diseinua lapurtu zion eta berak patentatu zuen. Azkenean, Annani salaketa jarri zion eta 1871. urtean Margaret bihurtu zen makinaren jabe.

Beste hainbat asmakizun ere asmatu zituen:

- Papera elikatzeko makinaren hobekuntza, 1870ean

- Paper-poltsa makinan hobekuntza, 1879an

- Zapata zola mozteko makina, 1890ean

- Argazki-film karretea, 1894an

- Horri zenbakitzaile makina, 1894an

- motor birakaria,1902an

- Azal zilindriko baita ahurrak zulatzeko naiz eskuilatzeko tresna automatikoa, 1903an

- Barne errekuntzazko motorra, 1913an.



Informazio iturria: Wikipedia

Iruzkinak