Zulo beltz baten lehen irudia erakutsi du EHT teleskopioak


M87 galaxiaren zulo beltzari argazki bat egitea lortu dute. Galaxia hori Lurretik 55 milioi argi-urtera dago, haren zulo beltzak Eguzkiak baino 6.500 milioi aldiz masa handiagoa du. Irudian zulo beltza inguratzen duen plasma ikusten da, eta erdiko beltzunea zulo beltzaren “itzala” da.             


200 ikertzaile baino gehiagok ikertu du hau, EHT proiektuaren barruan. Honetan lanean ibili direnak, buru belarri ibili dira teleskopio ezberdinen seinaleak ikertzen.

zulo-beltz-baten-lehen-irudia-erakutsi-du-eht-tele





Argi-urtea: Argiak urte batean egindako distantzia da.







Informazio iturria: Zientzia.eus



Iruzkinak