Aitategia

Izenburua: Aitategia

Idazlea: Dennis Whelehan

Argitaletxea: Ibaizabal

Argitalpen data: 2015eko otsailak 3 



Laburpena:
Jaime haserre dago bere aitarekin, beti dabilelako presaka eta korrikan; gainera, beti ahazten zaio Jaimerekin egotea eta afaria batzuetan ez dio prestatzen. Liburutegira joaten da denbora pasa. Behin bere lagun Elenarekin liburutegian dagoela Jaimek bere aitaz kokoteraino dagoela kontatuko dio. Elenak aitategi bat non dagoen kontatzen dio, nahi badu erabili dezan. Jaimek kasu egin eta aita aldatzea erabakiko du. Gustatuko al zaio erabaki duen aita?

Iritzia:
Aitategia liburua, sentimendu askoko liburua dela esango nuke. Hau da, momentu batzuetan urduri ipintzen zara, bestetan pozik, unkituta... Nik bostetik lau izar emango nizkioke, liburua interesgarriagoa eta luzeagoa izango zela uste nuelako, nahiz eta gustatu, niri istorioa luzeagoa izango balitz gehiago gustatuko litzaidake

Iruzkinak