Anaren bakardadea


anaren bakardadea bilaketarekin bat datozen irudiakIzenburua: Anaren bakardadea

Idazlea: Jordi Sierra

Itzultzailea: Miren Arratibel

Argitaletxea: Erein

Argitalpen data: 2006ko abendua





Ana 15 urte dituen neska zoriontsua da. Baina egun batean maitasunaren besoetara salto eginez momentu txar batzuk pasako ditu. Anak laguntza behar duen momentuan, inor ez da laguntzeko egongo, horregatik Ana bakarrik sentituko da eta bere buruaz beste egingo du.
Anak ahizpa bat dauka,Victoria. Ana hil aurretik bera, Londresera joan zen ikasketak egitera, eta horretaz aparte giroa ere apur bat aldatzera. Victoria Anaren heriotzaz ohartzen denean Londresetik Espainiara itzuli beharko du. Bere ahizparen heriotzaren zergatia aztertzen saiatuko da eta zergatik hil den ohartzen denean asko unkituko da.


Iritzia: 
Niri liburua oso interesgarria iruditu zait, egia esanez lehenengotan apur pat aspergarria egin zitzaidan, liburua ez nuelako oso ondo ulertzen, baina enteratzen joan ahala liburuak erakarri nau. Nire ustez liburu honetan aipatu nahi da, babesik gabe maitasunaren besoetara ez dela salto egin behar. Beste alde batetik liburua gustatu zait eman nahi den mezuagatik.

Animatu irakurtzera!!!

Iruzkinak