Artizarrean gaur egun sumendi aktiboak egon daitezkeela baieztatu dute


irudiek, baina ez zekiten aktiboak ote zeuden ala aspaldi itzalita, Marten gertatzen den bezala.
Hamar urte geroago, Venus Express zundak erradiazio infragorriz egindako behaketek
erakutsi zuten bazeudela jarduera bolkanikoa daukala esateko zantzuak.
Eta, orain, frogatu dute laba-jario oso gazteak dituela.
Ondorio horretara iristeko, Artizarreko atmosfera sortu zuten laborategian, eta planetaren azaleko mineralak denborarekin nola eraldatzen diren ikertu dute. Horrela, ikusi dute olibinak (erupzioetan sortzen den mineral bat) azkar erreakzionatzen duela atmosferarekin, eta magnetitaz eta hematitaz estaltzen dela. Laborategiko aldaketak bat egiten du Artizarrean behatutakoarekin. Hortaz, ikerketek iradokitzen dutena egia balitz, eguzki-sisteman gaur egun jarduera bolkanikoa duen bigarren planeta izango litzateke. Science Advances aldizkarian argitaratu dute ikerketa.

Erradiazio infragorriak: Argi ikusgaia baino uhin leuzera handiagoko erradiazio elektromagnetikoak dira.
Artizarrean gaur egun sumendi aktiboak egon daitezkeela baieztatu dute bilaketarekin bat datozen irudiak

Informazio-iturria: Wikipedia

Iruzkinak