Bihotz ausarta




Izenburua: Bihotz ausarta
Egilea: Joanes Urkixo
Argitaletxea: Zubia
Lehen argitarapena: 2007
bihotz ausarta bilaketarekin bat datozen irudiak







Urtzi, hamalau urteko nerabe bat da, eta egoera zail baten aurrean topatuko du bere burua, aitaren eguneroko errietak, azterketetan ustelak, eta hori gutxi balitz, bere ametsetako neskak, ez dio kasurik egiten. Txispasek, bere gelako oilartsua, Ohianerekin emango du denbora osoa, edo bestela, Urtziri adarra jotzen ibiliko da; eta ohikoa den bezala, Urtziri ez zaio bat ere gustatuko. Zer egingo du Urtzik? Bere bizitza guztia bere ametsetako neskaren atzetik emango du? Edo egoerari buelta emango dio? Hau guztia jakin nahi izanez gero, Urtziren eguneroko bizitza zuk zeuk ikusi beharko duzu!





Niri, liburua asko gustatu zait, nahiz eta abenturazkoa izan ez, oso entretenigarria da. Oso irakurterraza da, eta gainera kapitulo motzak ditu, azkar irakurri daitezkeenak. Horrez gain, ni behintzat, oso erraz jarri naiz protagonistaren lekuan, hau da, Urtziren egoeran. Bukatzeko, nire gelakide edota adinekoei gomendatzen diet, ziur aski, beraiei ere asko gustatuko zaielakoan nagoelako.

Iruzkinak