Bisera gorria

bisera gorria laburpena bilaketarekin bat datozen irudiak

Egilea: Antton Kazabon
Izenburua: Bisera gorria
Argitaletxea: Erein
Data: Donostia, 2018ko urria.
Irudiak: Iturri eta Aitor Arana.


   Eneko izango da liburuko protagonista eta besteak beste, bere lagun Martinaren desagerpenaren inguruan hitz egingo digu.
Biak parkean geratuta egongo diren egun batean, neskatoa txirristan dabilen haren lehengusuari bisitatxo bat egitera joan eta ez da itzuliko. Beraz, lur jota egongo dira herritar guztiak. Poliziek segituan utziko dute neskatoaren kasua alde batera, baina laster 12 urte desagertuta daramatzan Erramun izeneko mutikoaren gurasoekin, haien kabuz lanean hasiko dira.
Honek guztiak asko mereziko du, izan ere herriaren kanpoaldean dagoen kobazulo ilunean, Erramunen kanabera bat topatuko dute eta handik gutxira, Enekok ere herriko parkean egindako bi neska-mutil desagertuen eskulturaren gainean, “otsogizaki” itsurako forma beltz bat Martinaren bisera gorria uzten ikusiko du. Beraz zer gertatuko zaio Martinari? Eta agertuko al da Erramun? Nor izan liteke “otsogizaki” itsura duen forma beltz hori?

   Nire iritziari dagokionez, oso liburu interesgarria dela esan dezaket. Gainera, oso irakurterraza egin zait eta hiztegia ere nahiko ulerterraza da. Horrez gain, istorioa norbaiten eguneroko bat izango balitz bezala kontatzen denez, (Enekok egiten du lan hau) liburu aparta bilakatzen da, haren sentimendu eta eginbeharreko guztiak azaltzen baitira.

Anima zaitezte eta deskubritu abentura guztiak!

Ainhize Belar
2019-01-15

Iruzkinak