Izenburua: Errebeldeak
Argitaletxea: Zubia
Lehen argitaldia: 1986
Ponyboy bizi den herrian, gazteak 2 multzotan banatuta daude “soc-ak”, hau da maila altu batean bizi direnak, muntang-ak dituztenak eta besteen bizitzataz barre egiten dutenak, eta beste alde batetik “greaser”-rak daude, gauzak lapurtzen dituztenak, trukatutako auto zaharrak gidatzen dituztenak eta noizbehinka kuadrilen arteko burrukak sortzen dituztenak. Soc-ak eta “greaser”-ak txarto konpontzen dira.
Egun batean Ponyboyren lagun bati, Johnnyri, jipoi bat joko diote “soc-ek”. Ia- ia hil egingo dute. Hortik egun batzuetara Ponyboy eta Johnny pelikula bat ikusten joango dira eta han “soc” neska batzuk ezagutuko dituzte eta lagunak egingo dira. “Soc” mutilak haserretuko dira, eta Ponyboy itotzen saiatuko dira, baina Johnnyk Ponyboy babesteko “soc” bat hil egingo du. Zer gertatuko da Johnny-rekin? Kartzelaratu egingo ote dute?
Niri liburu hau asko gustatu zait, izan ere dibertigarria, abenturazkoa eta misteriotsua da. Gainera, liburuan aipatzen diren gauza asko bizitza errealean gertatzen direla uste dut. Horrez gain, liburu hau nahiko errez irakurtzen dela uste dut, kapitulu bat bukatu eta hurrengoan zer gertatuko den jakin nahi duzulako.

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina