Eskularru beltzak


eskularru beltzak bilaketarekin bat datozen irudiak




Izenburua: Eskularru beltzak

Idazlea: Jasone Osoro

Argitaletxea: Elkar


Argitalpen data: 2017








Beire ingelesa ikasteko barnetegi batera doa gurasoek bidalita, Beire ez zen bestela bertan egongo. Neskatoa bere eskolan liderra da eta barnetegi hartan inork ez dio kasurik egiten, berarentzako amesgaiztoa da, baina barnetegian dagoen bitartean Baba izeneko gazte misteriotsu bat ezagutuko du. Babak Beireri barnetegian sentitzen duen amorrua boxeoaren bidez kanporatzen irakasten dio. Barnetegia bukatutakoan Beire institutoan hasten da bere lagun Kar eta Leterekin. Beraiek institutuko liderrak izan arren, oztopo berriak aurkitzen dituzte eta ikasturtea era desberdin batean hasten dute. Zer gertatuko da bere lagun Kar eta Leterekin? Eta Babarekin?




Nire ustez oso liburu entretenigarria eta interesgarria da, gainera oso arin irakurtzen da. Liburuak pertsonaia interesgarriak eta misteriotsuak ditu eta horrek liburua entretenigarriagoa egiten du. Oso ongi adierazten ditu pertsonaien sentimenduak.

Iruzkinak