Laneko bajen %36a lesio muskulu-eskeletikoen (gerria, sorbalda eta lepoko mina) eraginez izaten dira. Honi aurre egiteko asmoz, Cyber Human Systems euskal enpresak exoeskeleto industrialak sortu ditu. Exoeskeleto hauek kateko lanean edo errepikakorrak diren lanetan jarri nahi dira martxan.
Exoeskeleto hauek langileari ez nekatzen eta pisua hartzen laguntzen die, ondorioz, lana errazten diete. Izan ere, mekanismo mekanikoa dute motorraren ordez eta horregatik, pisua gerrira banatzen dute. Exoeskeleto mota desberdinak daude, bakoitzaren lanaren araberakoa.
Cyber Human Systems enpresa osasuna eta errehabilitazioan aditua da eta gaur egun duten beharrik handiena, prebentzio arloa eta langilea gutxiago nekatzea da. Beraiek arduratzen dira, exoeskeletoa sortu eta saltzeaz. Euskal Herrian eta Espainian lan hau egiten duen enpresa bakarra da.
Exoeskeleto: Makina mugikorra, pertsona batek jantzita duena, gutxienez energiaren zati bat ematen duen motor-sistema batekin goputz-atalak mugitzeko.
Kateko lana: Objektu baten sorreran, pertsona askok parte hartzen dute, bakoitzak objektuaren zati bat eginez. Katean lan egiten dute, hau da, bakoitzak objektuaren zati bat sortzen du.
Bideoa: https://www.eitb.eus/eu/get/multimedia/screenview/id/6950485/tipo/videos/telebista/
Informazio iturria: Zientzia.eus
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina