Izenburua: Ezekiel nora ezean
Idazlea: Jasone Osoro
Argitaletxea: elkar
Argitalpen data: 2012
Irudiak: Unai Arana
Ezekiel 15 urteko mutiko bat da, bere bizitzan beti ama eta arrebarekin bizi izan da, baina egun batean, eskolatik urtetzen denean, gizon bat ikusiko du, berari begira egongo dena, bere aita zela ohartuko da, eta bertatik aurrera bere bizitza asko aldatuko da, izan ere, beretzat ez da erreza bere aitarekin hitz egitea, ez da berarekin egon inoiz. Bere arrebari eta amari ikusitakoa esatera joango denean, amak ezusteko handia eramango du, baina bere arreba Mariak, aukera berri bat izango duela pentsatuko du.
Jarraitzeko, lehenengo liburuan ikusi bezala, neskato batekin dago, Elena, zehazki, baina, momentu honetan ez du argi bere amodioa Elenarekiko benetakoa den ala ez. Baina ez da hori bakarrik, egun batean ama eta aita musukatzen aurkitu zituen, eta bertatik aurrera bere izaera guztiz aldatu zaiola esango du.
Zer gertatuko da? Elenarekin ibiliko da? Aita amarekin bueltatuko da?
Nire iritziz, liburu hau oso ondo dago, alde batetik, amodioa dago, eta amodiozko liburuak ikaragarri gustatzen zaizkit. Gainera, irakurtzen joan ahala, zer gertatuko den irrikaz geratzen zara.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina