EZEKIEL NORA EZEAN

EZEKIEL NORA EZEAN
Resultado de imagen de ezekiel nora ezean


Egilea: Jasone Osoro
Izenburua: Ezekiel nora ezean
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen data: 2012



Ezekiel da liburu honetako protagonista; bere ama eta arrebarekin bizi den 15 urteko mutiko bat da. Liburuan bere bizitza kontatzen du, berak izandako arazoak, batik bat.

Joan den ikasturtean ere, abentura batean sartuta ikusi zen eta neska laguna aurkitu zuen. Oraingoan, ordea,egun batean bere aita agertuko zaio bizitzan; txikitan bere bizitzatik joan zitzaion aita. Horrela agertzeak arazoak ekarriko dizkio Ezekieli, lagunekin eta familiarekin ere bai.

Lagunekin haserreak, bere arreba aitarekin bizitzera joan nahi izatea eta gainera ama bere aitarekin muxuka ikusi izana izango dira bere buruhausterik handienak.

Zer gertatuko zaio? Arazoak konpondu ahalko ditu?


Niri liburu hau asko gustatu zait, oso irakurterraza delako eta gainera irakurtzen hasi eta erakarri egiten zaitu. Honez gain erabiltzen duen hiztegia oso ulerterraza da.
Bukatzeko, historia hau gutxi gorabehera nire adineko mutil bati gertatzen zaio eta mundu errealean gertatu daitekeen istorio bat delako atsegin dut.


Animatu zu ere irakurtzera!

Iruzkinak