Gizajo baten egunkaria 1


                                                                                               


              
Izenburua: Gizajo baten egunkaria 1

Idazlea: Jeff Kinney

Itzultzailea: Miren Arratibel

Argitaletxea: Alberdania

Argitalpen data: 2011ko azaroan




Laburpena:



Greg 12 urteko intitutuan hasi berri den mutil bat da. Greg-en lagun onena Rowley Jefferson da.
Greg-ek bi anaia ditu: zaharrena, Rodrick, bera heavy metaleko talde batean dago, oso astuna da eta beti nahi du Greg-i bizitza ezinezko egin. Eta anaia txiki bat ere badauka eta hori Manny deitzen da.
Horrez gain, berak ikasten duen institutuan madarikazio bat dago, gazta baten gainean; ukitu nahi duenak "gaztaren madarikazioa" izango du.

Bestalde, Greg eta Rowley Halloween egunean haserretu ziren. Denbora pixka bat igaro ondoren, Greg eta Rowley "borrokan" aritu ziren, mutil batzuek harrapatu zituzten eta Rowley gazta madarikazioa jatera derrigortu zuten. Baina gero zer gertatuko da?



Nire iritzia:




Nire ustez “Gizajo baten egunkaria 1” oso ondo dago. Oso dibertigarria, entretenigarria eta barregarria da. Gainera niri komediazko eta misteriozko liburuak gustatzen zaizkit eta hau horrelako liburua da. Irakurketa oso erreza da gainera.

Nik gomendatzen dut liburu hau.

Iruzkinak