GIZAJO BATEN EGUNKARIA
(Etxean itxita)
Idazlea: Jeff Kinney
Itzultzailea: Aritz Branton
Argitaletxea: Alberdania
Argitaratze data: 2015
Laburpena:
Greg, bere familiako anaia ertaina da eta beste bi anaia ditu bat Rodrick, bera baino urte bat nagusiagoa, eta bestea Manny, bere anaia txikia. Gregen lagunik onena Rowley da.
Liburuaren hasieran, Gregek opariak oparitzen dituzten garaiei buruz hitz egiten du, eta bere iritzia ematen du garai bakoitzari buruz. Geroxeago, bere eskolan, ikasle batzuek eskolako paretak margotuko dituzte eta inork ez daki nork egin duen, beraz, eskolako zuzendariak poliziari deituko dio. Egun batzuk geroago, elur bolada handi bat egingo du eta Greg eta bere familia, etxean irtenezinik geratuko dira.
Nork margotu ditu eskolako paretak? Nola irtengo dira etxetik?
Nire iritzia:
Oso liburu dibertigarria da, nahiz eta oso erreza izan irakurtzeko. Oso gustura irakurri dut eta marrazkiek dibertigarriagoa egiten du.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina