Argitaletxea: Elkarlanean S.L.
Ilustratzailea: Dolores AvendaƱo
Argitalpen data: 2001
Harryk lehenengo urtea pasatu du Howartsen,
eta Duslytarrekin (Harry gorroto duten bere o
saba izeko eta lehengusua) pasatu beharko
du uda osoa. Duslytarrak ez dute Harry o
ndo tratatuko eta koitaduak lanean eta lanean
pasatuko ditu opor guztiak. Hori gutxi balitz, ez
du bere lagunen gutun bakar bat ere jasoko.
Udako egun aspergarri horietako batean,
Dobby izeneko iratxo bat agertuko zaio
halako batean bere gelan. Azkenean,
presentzia magiko bat sentitu arren, Harry
ez da oso pozik jarriko, izan ere,
Howartsera ez bueltatzeko esanez etorriko
zaio, eta Duslytarrak ezkutatutatuko
duten egun baten gainera (hau da, Duslytarrek
gonbidatuak edukiko dituztela eta ez zutela
Harry hauen aurrean agertzerik nahi izango).
Egun horretan pasatutakoaren ondorioz,
Harryri zigor oso gogorrak jarriko dizkiote.
Hala ere, Ron Weasly (bere lagunik onenetariko
bat) bere anaiekin bera salbatzera etorriko
da eta Weaslytarren etxean pasako du
gainontzeko uda guztia. Azkenik
Howartsera helduko da. Zer pasatuko
da urte honetan? Zergatik esango dio Dobbyk
Howartsera ez joateko?
IRITZIA:
Liburu hau, izugarri gustatu zait, zeren eta,
Liburu hau, izugarri gustatu zait, zeren eta,
pelikuletako Harry Potter beste ikuspegi batetik
ikusteko aukera eman dit, adibidez, pelikuletan pertsonaiak
, lekuak, … itxura batekin ikusi arren, nik beste modu
batera imaginatu ditut liburua irakurtzerakoan. Horrez
gain, nahiz eta batzuetan astuna izan, deskribapen
asko egiten ditu, eta uste dut beharrezkoak direla,
imaginatzeko oso zailak diren egoerak imaginatu behar
dituzulako.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina