Harry potter eta sorgin - harria




Harry Potter Eta sorgin-harria



izenburua: Harry Potter eta sorgin-harria

Idazlea: J.K. Rowling

Itzultzailea: Iñaki Mendiguren

Argitaletxea: Elkar

Argitarapen data: 2000

Liburu honek, Harry Potterren historia kontatzen du. “Voldemort garaitu ostean”, Harry Potter Privert Driveko 4.etxean bizi da bere osaba izebekin. Egun batean, hain zuzen ere bere urte egunean, abuztuak 31n, gure protagonistak Azti bat dela jakingo du, izan ere, Harryren etxera gutun bereziak helduko baitira, eta horiek Howartsen ikasteko onartua dagoela esateko dira. Eskola hori, ordea, ez da eskola normal bat, Howarts aztientzako eskola bat da. Han, lagun asko egingo ditu, esate baterako, Ron edo Roland Wesley eta Hermion Granger. Harryk aztia izaten ikasiko ote du? Zer pasako da Howgartsen Harry ustekabean agertuta? Zein abentura biziko dituzte? Berriro aurkituko al du Voldemort? Eta horrela bada, garaituko al dute? 




IRITZIA:
Nire ustez, oso gomendagarria da, azken batean denetarik duelako. Oso entretenigarria da, pelikula ez baduzu ikusi, bestela oso astuna bihurtzen da, oso detailatua da, pasatzen den guztia hitzez hit
z azaltzen du eta. 

Iruzkinak