HIZKUNTZAREKIN JOLASEAN



Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak Hizkuntzarekin Jolasean unitate didaktikoak aurkeztu ditu. Hiru unitate didaktiko jarri dituzte sarean gazteek euskararekin jolastuz hizkuntza ikas dezaten.


Antton Telleriaren aurkezpenarekin hasten dira unitate guztiak.


1. Unitatea Mahai-jolas bat sortu beharko dute horretarako hizkuntza-jolasak eta hieroglifikoak asmatuz.


2. Unitatea sare sozialetarako piezak sortu beharko dituzte hitz-jolasen bitartez, horrela hitzen mundu sekretua aurkituko dute eta istorio umoretsuak asmatuko dituzte.


3. Unitate didaktikoan, umore-jaialdi bat antolatu beharko dute, ekitaldia aurrera eramateko txisteak eta umorezko esketxak asmatu beharko dituzte.


Materiala zuzenduta dago, batez ere, lehen hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleei", baina egileak ez du erabiltzaileen profila mugatu, "pentsatzen dut goragokoentzat ere interesgarria izan litekeela eta baita euskaltegietan erabiltzeko ere.





Unitateak eskuragarri daude jada https://hizkuntzarekinjolasean.asmoz.org/ webgunean.

Iruzkinak