Egilea: Jasone Osoro
Argitaletxea: Alai
Atgitalpen data: 2019
Zuri deituriko neska bat Basakabira doa uda pasatzera bere ama Amaia zuzendari berria delako,eta lagundu nahi diolako, beraz, maletari azken errepasoa ematen ari da guztia daukala ikusteko. Gauzak ateratzen doan bitartean ikusten du hortz eskuila falta zaiola, beti ahazten zaio gauza berdina, hortz eskuila, hau da hau burua… Azkenean etxe ondoko supermerkatura jaitsi da eta han erosten du. Autobus geltokira joaten da Gari, Eli eta Beñat itxarotera, eurekin joan behar delako. Autobus geltokian mutil bat ezagutzen du, Gorka, oso jatorra dirudi, Saloura zihoan bere lagunekin. Konturatu bezain laster han daude Gorkaren lagunak eta azkenean joan egin da. Zurik, Eli, Gari eta Beñat deitu ditu ea non dauden jakiteko eta esan diote errubera puskatu zaiela eta oraindik ez dutela konpondu. Zurik ezin du sinetsi, autobusez joatea pentsatu du, baina autobusa jada bidean da… Zer erremedio itxaron egin behar du, ibiltzen ezin duelako joan. Azkenean Ei, Gari eta Beñat iritsi dira autobus geltokira, Zurik maletak maleteroan ipini eta Basakabirantz abiatu dira. Aurrera zihoazela itzelezko auto ilara topatuko dute…Zer gertatuko da?
Iritzia:
Niri pila bat gustatu zait, oso interesgarria iruditu zait, abentura pila bat gertatzen dira eta arratsalde batean irakurri nuen ezin nuelako irakurtzeaz utzi, oso-oso gomendagarria abenturak gustatzen zaizkien pertsonei eta Goazen telesaila ikusten dutenentzako.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina