Idazlea: S.E. Hinton
Itzultzailea: Xabier Bilbao eta Ametx Santxez
Argitaletxea: Begiko
Argitaratu den eguna: 2018ko urtarrilean
Ponyboy mutil gazte bat da. Zinea asko ugstatzen zaio eta greaser bat da. New Yorken bizi da eta Darry eta Sodapopekin bizi da (bere anaiak). Lagun-talde bat ere badu: Two-Bit, Dally, Dallas, Johnny eta Steven. Egun batean Ponyboyri zinera joateko gogoa sartuko zaio eta Johnny eta Two-bitekin joango da. Han neska bi ezagutuko dituzte: Cherry eta Marcia, baina arazo bat dute: neskatxa biak socak dira eta mutil-lagun socak dituzte. Lagunak egingo dira eta pelikula ikusteaz nekatuko dira. Johnny, Two-bit eta Ponyboyk Marcia eta Cherryri etxera laguntzea bururatuko zaie.
Halako baten, bidetik dihoazela, Cherry eta Marciarekin, neska bi honen mutil-lagunak ikusten dituzte mustang urdin batean eta neskak eramaten dituzte. Geroago Two-Bit bere etxera joango da eta Johnny eta Pony, espaloian, izarrei begira geratuko dira.
Horren ostean zer gertatuko da lagun berrien artean?
Iritzia: Liburu hau irakutzea gomendatzen dut. Niri asko gustatu zait, intrigazkoa da eta hori gogoko dudanez, oso ondo pasatu dut irakurtzen. Ez da zuk espero duzuna pasatzen eta amaiera oso polita da.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina