LESTERREN LOGIKA



LESTERREN LOGIKA

Izenburua: Lesterren logika

Idazlea: Harkaitz Cano Jauregi

Argitaletxea: Xaguxar

Ilustratzailea: Antton Olariaga Aranburu

Argitalpen data: 2006





Laburpena:
Lester mutil serioa da, baina oso azkarra, mundua ulertzeko beste logika bat du eta liburuan zehar logika hau asko nabaritzen da. Logika horrek bera den moduan izatera bultzatzen du. Mania asko ditu, baina denentzat arrazoia du (bere logikari lotutako arrazoiak noski). Hala ere, bere logika, den modukoa da, oso exageratua. Eta hau da Lester, logika on honen bidez bera izatera bultzatzen duena, baina horrek arazo asko sortuko dizkio. Eta arazo handiak gainera, mundua ez du ulertuko, eta bizitza aldapa handi bat bihurtuko zaio. Zer egingo du Lesterrek egoera zail honi buelta emateko? Jakin nahi baduzue irakurri.




Iritzia:Leisterren logika eleberriak, barregarriak diren momentuak, tristeak diren momentuak, momentu gutxi dira baina intriga daukaten momentuak… kontatzen dizkigu. Bai, liburuak emozio desberdinetako momentuak dauzka, eta benetan hori asko gustatu zait. Nire iritziz liburua bikaina da.

Iruzkinak