Maria Jesus Esteban 1956ko apirialen 6an Alonsotegin (Bizkaia) jaio zen. Euskal Herritar zientzialari eta matematikaria da. EHUko Zientzia Fakultatean 1978an matematikazko lizentziatura lortu ondoren Parisen egin zuen doktorego-tesia.
Ikertzaile gisa, aztergai izan ditu deribatu partzialetako ekuazio ez-linealak eta fisika matematikoa. Gainera, lan handia egin du fisikako, mekanika kuantikoko eta kimikako problemen eredu matematikoetan. Beraz, batez ere matematikako eta fisika-kimikako arloetan egin ditu ikerketak.
Bere ikerketei esker hainbat sari jaso ditu:
- 2012an Frantziako Errepublikako Presidenteak Chevalière de l´Ordre National du Mérite izendatu zuen.
- 2015az geroztik Jakiundeko kide da.
- 2015ean Euskal Herriko Unibertsitateak Doctor Honoris Causa izendatu zuen.
- 2017an Valentziako Unibertsitateak Doctor Honoris Causa izendatu zuen.
- 2017an Elhuyar Fundazioaren Merezimendu Saria jaso zuen.
- Ohorezko Bazkidea da Espainiako Matematikaren Erret Elkartean (RSME, Real Sociedad Matemática Española).
Ekuazio linealak: Lehen mailako ekuazio aljebraiko bat da. Adibidez: y= x + 5.
Mekanika kuantikoa: Materiaren portaera azaltzen duen fisikaren adar nagusietako bat da.
Informazio iturria: Wikipedia
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina