Metro bateko letrak



Izenburua: Metro bateko letrak

Egilea: Julen Galiria

Urtea: 2005

Argitaletxea: Elkar

Bilduma: Xagu Xar

Ilustratzailea: I. Martiarena “Mattin”

Sailaren diseinua: Borja Goitia





Metro bateko letrak liburuan protagonista Nadia da, Errumaniako neska bat. Egun batean metroan zihoan Nadia bera bakarrik. Bera trenean egon zenean trena gelditu zen eta argiak amatatu ziren.




Dena ilun egon zen eta bat-batean gizon batek kandela bat piztu zuen, Ahrud deitzen zen. Ahrudek jolas bat asmatu zuen, poltsikotik papertxo batzuk atera eta bertan letrak zeuden. Letra bat ateratzen zuenean baten batek hitz bat esan eta hitz horrekin ipuin bat kontatu behar zuen.

Liburuan 28 ipuin daude, batzuk barregarriak izango dira, beste batzuk tristeak, fantasiazkoak…. Ordu asko pasatu zituzten ipuinak entzuten eta kontatzen. Nadia eta Ahrud lagun egin ziren eta handik irtetean lagunak izango zirela pentsatu zuten. Azkenengo letraren ipuina entzun ondoren, zaratak entzuten hasi ziren eta suhiltzaileen laguntzarekin metrotik irtengo dira. Gero, zer gertatuko da bi lagun berri horien artean?




Niri asko gustatu zait liburua, istorio asko irakurri ditut, batzutan tristura eta beste batzuetan barre egin dut.





G.M.

2020-01-28

Iruzkinak