Nur eta ohian misteriotsua



Izenburua: NUR eta oihan misteriotsua
Resultado de imagen de nur 2 liburuaIdazlea: Toti Martínez de Lezea
Itzultzailea: Ros eta testu zerbitzua
Argitaletxea: Erein
Argitalpen data: 2009







Nur eta bere lagunak baso misteriotsu batean pasatzen dute gaua, Aritz nagusia lagun dutela kanpin denda bat jarriko dute bertan.

Zakuetan sartu dira lo egiten baina Aritzek ipuinak kontatuko ditu eta lo egin ezinean ibili dira gau guztian. Azkenean Nur altxatu eta paseatzera joan da, bere txakurrarekin eta basoan Basajaunekin eta animalia magiko guztiekin  oso ondo pasako dute jolasean. Gero bere kanpin-dendara bueltatzeko ezin bueltatu galduta ibiliko dira.

Eskerrak Nurrek bere txakurra eraman duen bidea gogoratzeko, bere txakurrari esker kanpin-denda aurkituko dute. Nurrek eta bere lagunek badute beste zeregin bat betetzeko goiza agertzen denean, aurkitu duten maparekin  altxor bat aurkitzea oso baliotsua baita.

Altxorra aurkitzera doazenean mapak txabola batera eramaten ditu, bertan katu txiki pila aurkituko dituzte eta beraiekin entretenituko dira. Katuekin denbora asko egon bitartean azkenean Nur ohartuko da mapako altxorra aurkitu behar dutela eta bere lagun guztiei abisatzen die eta altxorraren bila jarraituko dute.

IRITZIA: 


Niri Nurren liburua oso polita iruditu zait. Bere familiakoen arteko harremana “irudikatzen” duelako  eta hori oso ondo iruditzen zait. Familiakoen artean ondo konpondu behar garelako.

Iruzkinak