OHAR KRITIKOA
Autorea: Marliese Arold
Argitaletxea: Elkar. Taupadak bilduma.
Argitarapen data: 2017
Nina, liburu honetako protagonista, adin txikiko neskato bat da, eta bere etxeko giroaz eta gurasoez nazkatuta dago. Berak ospa egin nahi du eta bere gauzak hartuz, Hanburgora joango da.
Hara heltzean, Nina ez da etxea topatzen asko ahalegindu beharko. Bere aspaldiko lagun Klaus eta Eileen-en etxeko gela batean geratuko baita. Beraiek utzitako gela margotu eta bere gustura egokitu eta gero, ile-apaindegira joango da, janaria erosiko du etab. Horrela diru faltan geratu arte, lana topatzen saiatuko da, baina adin txikikoa denez zailtasunak edukiko ditu lana aurkitzeko, baina azkenean zailtasun hori, Eileen-ek argituko dio bere lanean Ninarentzako leku bat eginez. Lan horretan ez du dirurik lortuko, ordea. Nina eta Eileen, lagun handiak egingo dira eta protagonistak, berriz ere, lana galduko du.
Ninak maitasun arloan gora-beherak izan osten, mutil bat ezagutuko du, Jonas. Biak era bat maiteminduko dira eta behin baino gehiagotan ikusiko dira. Horretaz gain, ezusteko gehiago izango ditu eta horiek konpontzea zailagoa izango da.
Gai izango al da Nina Hamburgon bizi ahal izateko? Edo etxera bueltatu beharko al da?
NIRE IRITZIA:
Nire ustez, liburu hau aproposa da. Entretenigarria eta gure adinerako egokia.
Nahiz eta irakurri dudan libururik onena ez izan, gustatu zait, gomendatzen dut.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina