Oier

oier liburua bilaketarekin bat datozen irudiak


Egilea: Alaine Agirre
Izenburua: Oier
Argitaletxea: Erein
Ilustratzaileak: Aitor Arana eta Iturri
Argitalpen data: 2018ko urrian

Oier, bere gurasoekin bizi den gazte bat da.

Oierrek apurka-apurka, bere ama gaixo bezala sumatuko du. Gurasoek, amak leuzemia duela ezkutatuko diote Oierri. Berak, sumatzen zuenaren arabera egia asmatuko du. Jakingo duen beste gauza bat ere, bere amari urte bateko bizia bakarrik geratzen zaiola izango da. Beraz, Oierrek ibilbide horretan asko lagunduko dio. Oier ez da bakarra izango, Libek, bere neska lagunak, ere asko lagunduko dio. Gero eta gaixoago izaten joan ahala, ohitura asko galduko dituzte.
Zer gertatuko da azkenean amarekin? Libe eta Oierren arteko harremanak jarraituko du?

Niri liburu hau asko gustatu zait, izan ere, gazte baten bizitza kontatzen du, orduan, guk erabiltzen dugun hiztegia ere erabiltzen du. Horrekin batera, bi istorio nahasten ditu, egoera bati aurre egiten diona eta maitasunezko istorio bat. Horrez gain, liburuak ez ditu orri asko, horrek esan nahi du, oso arin eta erraz irakurtzen dela. Ni, bilduma honetako beste bi liburuak irakurtzeko gogoarekin geratu nahiz, beraz, hurrengoan Maren eta Libe irakurriko ditut.

Anima zaitezte liburu polit eta interesgarri hau irakurtzera! Animo!

Iruzkinak