Tximistaren Lapurra



TXIMISTAREN LAPURRA

IDAZLEA - Rick Riordan
ARGITALETXEA - Mezulari
ARGITALPEN DATA - 2013
ITZULPENA - Koro Navarro

Percy Jackson mutil arraro eta berezi bat da. Mutil hau ikastola berezi batera joaten da arazoak dauzkalako, baina hala ere ez du hobetzen. Percy-k lagun bat dauka bakarrik, Grover izena du honek. Mutil hau ere ikastola berean dago eta gainera herrena da eta beti makuluekin ibili behar da. Percy-ri ikastola horretan gauza oso arraroak gertatzen zaizkio eta gainera, azkenean, ikastolatik botata izateko arriskuan zegoenez azkenengo arazo batean sartuko da Grover defenditzearren eta ikastolatik bota dute. Percy mestizo bat dela konturatzen denean, “Mestizoen kanpamentura” eramango du baina bertako bidean Percyren amak zailtasunak izaten ditu. Udaleku horretan mestizoak jainkoen arabera sailkatzen dira, hau da, noren umea den arabera. Hori jakiteko hainbat ekintza, gatazka eta misterio pasatu beharko ditu bere helburura heltzeko.  

Zein jainkoren umea izango da Percy? Zein da Percyren helburua?

NIRE IRITZIA
Liburu hau asko gustatu zait, fantasiazko, misteriotsua eta gatazka istorioak gustazten bazaizkizu, hau zuretzat liburu aproposena da, eta bestela, irakurri, ondo dago gauza berriak probatzea.  400 orrialde dituenez, irakurle gogotsuentzat gomendatzen dut.

Iruzkinak