Izenburua: Bikotean hiru
Egilea: Jeff Kinney
Argitaletxea: Alberdania
Argitalapen data: 2012
Greg, gazte gizajo bat da, bera, ama, aita, anai txikia eta anaia nagusiarekin bizi da. Baina bere familiarekin duen harremana ez da guztiz ona, bere anaia nagusienak ez dio kasu askorik egiten, eta txikienak molestatu bakarrik egiten dio.
Bera, ikasle nahiko txarra da, gainera bere eskolako txotxoloenetarikoa da, eta bere laguna ere, esan dezakegu, ez dela eskolako maiteena, guztiz kontrakoa.
Liburu hau, 7. edizioa da, eta oraingo honetan, San Balentin egunean hasten da. Egun horretan, Gregen eskola hankazgora ipintzen da, guztiak bere maitaleari zerbait oparitzen dabiltza, baina Gregek ez du inor zeozer oparitzeko, eta plan bat bilatzen hasten da norbait bilatzeko. Gregek, kurtso amaierako dantzan norbaitekin dantza egin nahi du, eta hainbat neskari galdetzen saiatzen da.
Dantzarako neska bat aurkituko du? Zerbait gertatuko da neska horrekin?
Nire iritzia:
Niri, Gregen liburuak asko guztatzen zaikit, izan ere, berari gertatzen zaizion gauzak ez zaizkio inori gertatzen. Baita, bere abenturak barre egitekoak dira. Hainbat edizio irakurri ditut, izan ere, irakurtzea ez da oso aspergarria egiten eta guztioi gomendatzen dituet.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina