Eguzkia, inoiz baino gertuagotik

Eguzkia, inoiz baino gertuagotik


Daniel K. Inouye Eguzki Teleskopio berriak lehen irudiak
eman ditu, Eguzkiaren azala aurrekaririk gabeko
xehetasunez erakusten dutenak.
Irudian ikusten diren gelaxkak Eguzkiaren plasma-burbuilak 
dira, Eguzkiaren barrualdetik azaleruntz igotzen direnak. 
Gelaxka bakoitzak Iberiar penintsulako neurria duela 
adierazi du National Science Foundation-ek.


Teleskopioaren helburu zientifiko nagusia Eguzkiaren atmosferako eremu magnetikoak neurtzea da. komunikazioak eten ditzakete, sare elektrikoan eta gailu elektronikoetan akatsak sortu, eta abar. Eguzkiaren jarduera eta horrek gure planetan duen eragina hobeto ezagutzeko balioko du eguzki-teleskopio berriak.

4 metroko irekidura du teleskopioak, munduko eguzki-teleskopioen artean handiena. Bederatzi urtez egon dira eraikitze-lanetan, eta abenduaren 10an hartu zituen lehenengo irudiak. Datozen hilabeteetan, teleskopioa probatzen eta hobetzen arituko dira ingeniari-, teknikari- eta zientzialari-taldea, Eguzkia ikertzen duen nazioarteko komunitate zientifikoak lanerako prest izan den epe laburrean. 

Informazio iturria: https://zientzia.eus/artikuluak/eguzkia-inoiz-baino-gertuagotik/
Argazkia: https://zientzia.eus/artikuluak/eguzkia-inoiz-baino-gertuagotik/

Iruzkinak