Haur eskolak babesteko prest


Haur eskolak babesteko prest



Astelehenean, Enrique Maia Iruñeko alkateak Iruñeko haur eskola euskaldunen eskaria murriztuko zuela iragarri zuen. Horren ondorioz, atzo, ehunka lagunek bat egin zuten haur eskola euskaldunen aldeko elkarretaratzearekin. Hiriburuko Udaletxe plaza lepo bete zen «euskaldunen aurkako eraso larria» salatzeko. Manifestazio artan udaletxeari begira hainbat pankarta jarri zituzten. “Iruñean haur eskolak euskaraz!” eta “Iruñeko haur eskoletan lan eta ikasi euskaraz” leloekin.


Gaur egun Iruñean hamasei haur eskola publiko daude horietarik bost Nafarroako Gobernuarenak dira, eta lautan baizik ez da euskarazko eskaintzarik. Navarra Sumak erabaki du hemendik aurrera bi haur eskolatan baizik ez duela eskainiko, eta, horietako batean, ez da soilik euskarazko eredua emango. Beraz, haur eskola euskaldun bakarra Izartegi izango da.

Ehunka lagunek lepo bete dute Iruñeko Udaletxe plaza, euskarazko haur eskolak babesteko elkarretaratzean.

Iruzkinak