AURORA-EZTANDAK, EXOPLANETAK BILAKATZEKO ESTRATEGIA BERRIA.
Jupiterren Io ilargiak astronomoak inspiratu ditu, eta urrutiko exoplanetak bilatzeko modu berri bat sortu dute. Jupiterrek etengabe izaten ditu aurorak bere poloetan, baina Iok gertu orbitatzen duenean, planetaren eremu magnetikoan eragin eta aurora distiratsuen eztanda moduko bat sortzen du Jupiterren atmosferan. Hala, Io ikusi gabe ere, sortzen dituen eztanda errepikakorrek agerian jartzen dute bere presentzia. Hori kontuan hartuta, astronomoek, lehenengo aldiz, eguzki-sistematik kanpoko planeta batek bere izarrean eragin ahal izan dituen aurorak identifikatu dituzte.
Exoplanetak: Planetek igortzen duten argi intentsitatea izar batena baino milioi bat aldiz txikiagoa da. Horrexegatik, horren eta urruntasunaren ondorioz oso zailak dira aurkitzen
Aurora: Aurora boreala
Informazio iturria: Zientzia. eus
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina