Betelgeuse, Orion konstelazioan dagoen izar handiena eta ezagunena da. Konstelazio hau, neguan bereziki ikusten da eta ez da oso zaia identifikatzeko, izan ere, kafetera baten itxura du. izar hori, “kafetera” horren goiko, ezkerraldean dago. Ezagunena izatearen arrazoia, handiena eta distiratsuena delako da.
Lehen esan bezala, izar honek distira galdu du. 2019ko hasieran, zeruan genuen bederatzigarren izar distiratsuena zen. Orain aldiz, ehungarren poztutik gora dago. Astronomoak kezkatuta daude, izan ere, ez dakite zer gertatzen ari den, eta zelan hain denbora gutxian horrelako distira handia galdu izana.
Informazio iturria: Zientzi.eus
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina