25 urtetik beherako gazteen % 34k dute euskara ama-hizkuntza EAEn

25 urtetik beherako gazteen % 34k dute euskara ama-hizkuntza EAEn
            Otsailaren 21ean, Ama-hizkuntzaren Nazioarteko Egunean, Eusko Jaurlaritzak ikerlan baten emaitzak argitaratu ditu.

Euskadiko Autonomia Erkidegoko 25 urtetik beherako hiru gaztetik batek euskara du ama-hizkuntza, gaur ospatzen den Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunaren harira Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak ezagutarazi dituen datuen arabera.

Biztanleriaren azken erroldari erreparatuz gero (2016), 5 eta 24 urte bitarteko gazteen % 33,73k euskara edo euskara zein gaztelania dute ama hizkuntza (% 20,59k euskara baino ez eta % 13,14k euskara eta gaztelania). Lurraldeka, Gipuzkoa da euskara ama-hizkuntza duten gazteen kopururik handiena duen lurraldea (% 51,53); ondoren, Bizkaia dator (% 26,4) eta, hirugarrenik, Araba (% 17,44).

Euskaltzaindia araua: 
-z gero 
Kasu guztietan -(e)z gero idatz bedi: hori eginez gero, hori egin duzunez gero.

Orduekin, eta oro har denbora posposizio gisa, ezkero ere idatz daiteke: hamarrez gero / hamarrak ezkero, zortziez gero / zortziak ezkero, San Ferminez gero / San Ferminak ezkero, atzoz gero / atzo ezkero.

Iruzkinak