Euskara, katalana eta galiziera sustatzeko konpromisoa hartu du Cervantes Institutuak
Kultura eta hizkuntza aniztasuna babesteko asmoz, Cervantes Institutuak, Institut Ramon Llullek, Consello da Cultura Galegak eta Etxepare Euskal Institutuak lau hizkuntzen arteko lankidetzarako lehen akordioa sinatu dute. Lau urterako elkarlana izango da, baina hitzarmena haratago luzatzeko prest agertu dira sinatzaileak.
Akordio horrek hainbat jarduera ahalbidetuko ditu, hala nola, liburuak itzultzea, azoketan batera parte hartzea, lau kulturen arteko elkarlana sustatzea eta jarraipen batzorde bat sortzea. Zehazki, lau erakundeen arteko lankidetza-maila eta egindako lanen eraginkortasuna aztertzea izango da batzorde horren eginkizun nagusia.
Bi hitzak: Oso (Zatirik edo osagairik falta ez zaiona; zerbait mutur batetik bestera hartzen duena, adibidez: Anek palmera oso bat jan du) eta guztia (Esneaz mintzatuz, koipe guztia eta mantenugai guztiak dauzkana; esnekiez mintzatuz, esne osoarekin egina dena, hau da, esne osoa.)
Informazio iturria:Eitb.eus
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina