Ikastolako lehen egunak

Ikastolara berriro iritsi gara eta gauza berriak daude, ez da beti bezala.

Koronabirusa dagoela eta, gauzak aldatu egin dira eta horrela moldatu egin beharko gara. 
Geletan bananduta gaude mahai batetik bestera 1,5 metro daude, jesarlekuak diferenteak dira ez gara taldetan jesartzen, jolastokietan maila bakoitza leku baten dago, eta ezin ditugu gauzak konpartitu baina dena negatiboa ere ez da, eta gutxienez jantokian jan ahal dugu.

Arau guztiak kontuan hartuta eta arauak ondo egiten baditugu dena hobetzen joango da eta erosoago egongo gara. 

Iruzkinak