Oporretan denbora dezente egon ondoren, heldu zaigu ikastolara bueltatzeko ordua. Oraingoan egoera desberdinean bueltatuko gara. Neurri desberdinekin.
Oporrak ere ez dira betikoak izan, aldaketa mordoxka izan ditugu, ezin izan gara lagunekin pega-pega eginda egon, musukoa ere erabiltzea nahitaezkoa izan da, familiako kideak joan zaizkigu... baina aurre egin diogu egoera arraro honi, eta horregatik gaude ikastolan.
Nire oporrak ere desberdinak izan dira, baina gauza batek harritu nau. Lagunekin beste udetan baino denbora gehiago pasa dut. Nik normalean uda ia guztiak kanpoan pasatzen ditut eta Covid-19ak gehiago elkartu nau lagunekin uda honetan.
Dena desberdina izan da baina ondo pasatu dut!
Oso polito dagoela iruditzen zait!!
ErantzunEzabatu