Izenburua: Dena Ala Ezer ez
Autorea: Jeff Kinhey
Itzultzailea: Arratibel, Miren
Argitaletxea: Alberdania
Argitaletxe Data: 20016an argitaratu zen
DENA ALA EZER EZ
Liburu honetako protagonista Greg da. Gregi egun batean beldurrezko pelikula bat egitea bururatu zitzaion, eta Rowleirekin egitea pentsatu zuen. Rowleiri galdetu zionean berak baietz esan zion eta egunean bertan egiten hasi ziren. Eszena batzuk hain ondo ez ziren irteten, baina konformatzen ziren. Gregek pelikula bukatu eta gero fama handia izango zuela pentsatzen zuen eta oso famatuak izango zirela. Egun batean armairu batetik gauza bat hartu eta armairu dena bota zuten. Bitartean behar zituzten animaliak lorategira eraman zituzten, eta bi lagunak lorategira joan zirenean euren kontra bihurtu ziren eta zuhaitzera igo ziren. Rowlei arrama altu batera igo zen eta Greg enborrera. Animaliak joan zirenean Rowlei ezin zen jaitsi eta suhiltzaileak etorri behar izan ziren mutikoari laguntzera. Rowlei salbatzeagatik telebistan agertu zen eta Greg ez. Nola konponduko da Greg orain famatua izateko?
IRITZIA:Hau da Greg-en liburu sortatik gehien gustatu zaidan liburua, barregarria delako eta ez zarelako irakurtzen aspertzen. Irakurtzera gonbidatzen zaituztet.
2020/10/05
Aratz
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina