METROKO MAMUA


Metroko mamua - Geronimo Stilton | Planeta de Libros
Izenburua: Metroko mamua                                                    
Idazlea: GERONIMO STILTON                                                               
Argitaletxea: Destino 
Argitaratzea: 2012ko iraila 


Geronimo bere bulegoan dagoela,Tea etorri da. Teak albiste bat dakar, metroan mamu bat ikusi omen dute. Lehena ikusi duena, 14 urteko neskato bat izango da, Pinki pink izena zuena. Pinki, Geronimori misterioa argitzen laguntzeko prest egongo da.Tea, Trikimailu, Benjamin, Geronimoren laguntzaileak dira eta beraiek lagunduko diote kasu honetan.

Arratsaldean Geronimoren talde osoa batuko da. Metrora joango dira, eta han langile batek mapa bat emango dio Geronimori. Aurrera jarraituko dute ezer ikusi barik. Bat batean, itzal bat ikusiko dute, metroko mamua delakoan daude. Orduan Teak itzalari korrika jarraituko dio, baina bat-batean itzala desagertu egingo da. Aurrerago Pinki espaloitik trenbidera jausiko da, eta trena dtorrela entzutean Geronimok Pinki erraskatatzeko salto egingo du. Halako baten, ate bat aurkituko dute eta behera jaitsiko dira, zer egongo da bertan?


IRITZIA

Niri liburu hau asko gustatu zait. Abentura entretenigarria da interesgarria delako eta erakargarria delako. Nik, liburu hau irakurtzea gomendatzen dizuet eta, gainera, amaiera jakiteko irakurri beharko duzue!!!



INAR AYESTA

2020/10/26

Iruzkinak