Momo

 


Momo



Izenburua: Momo

Autorea: Michael Ende

Argitaletxea: Begiko 

Argitalpen data: 2019




Momo izeneko neskato baten berri ematen du liburuak. Momok dohai miresgarri bat dauka, besteak entzuten baititu. Gainera, jendeari lagundu edo laguntzen sailatu egiten da. Pertsona asko joaten da Momori laguntza eskatzera, euren arazoak azalduz, batzuetan hasarre dauden pertsonak joaten dira Momorekin hitz egitera, beste batzuetan bere buruarekiko arazoak dituzten pertsonak joaten dira, beste batzuetan... Egun baten gizon grisak agertzen dira eta erabakitzen dute pertsona guztiek daukaten gauza preziatuena hartzea. Zer gertatuko da pertsona grisekin? Lortuko dute pertsona bakoitzaren gauzarik preziatuena kentzea? 


Iritzia 


Liburua asko gustatu zait, oso polita da eta irakurtzera animatu nau, gainera oso erraz irakurtzen den liburu bat da. Ipuinaren esanahia asko gustatu zitzaidan eta horregatik aukeratu nuen liburu hau.


Maia Guridi

2020ko urriaren 25a






Iruzkinak